XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAKEZALEA (XENPELAR GOGOAN). Soldadua: amaren seme galdua
(euskal esaera zaharra)
SOLDADU nahi ez duenak
ez du maite fusila;
horregatik sartu zuten
espetxean mutila:
zein astuna den sarritan
bizitzaren gurpila!

Nork sinets lezake dela
itsusia ederra,
okerra dela zuzena
ta zuzena okerra?
Bakearen izenean
egiten dute gerra!

Entzun ezazu une batez,
ene jaun kapitaina:
bakea, bestela ere,
bada nahiko azaina;
armak ez ditugun arren
gu bagara zu aina.